Irakurle digitala
“Irakurle digitala” irakurketa-idazketa prozesuan irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko tresna da (dislexia, adibidez). Beste ikasle askorentzat ere lagungarria izan daiteke (ikusmen urritasuna edo hizkuntzari lotuko nahasmenak dituztenentzat, besteak beste) . Tresna gure ordenagailuan instalatu, eta nahi dugun testua irakurriko digu gizon edo emakume ahotsarekin. Tresna bera instalatu ahal izateko, helbide honetan dago behar duguna . […]
Moodle-txokoen kopia nola egin
Ikasturtean zehar Moodle-txokoak izan ditugu gure talde gehienentzat. Batzuek, gainera, nahikotxo erabili dituzue zuen jardunerako, eta gaitasun digitalean trebatzeko ere balio izan dute. Kurtso bukaerara heltzen ari garen honetan, berriz, txokoen gunea garbitu eta berrabiarazi beharra dugu, espazioa libratu eta hurrengo ikasturterako prestatu ahal izateko. Beraz, hurrengo asteetan zehar norberaren Moodle-txoko(ar)en kopia egin behar da […]
08. Moodle-txokoak: aldatu izena txokoari
Irakasle bakoitzak aukera edukiko du hainbat moldaketa egiteko bere txoko(eta)ko ezarpenetan. Adibidez, izena aldatu ahal izango dio. Ikusi bideoa: Egin proba Joan zure txokora eta aldatu izena. Nahi adina aldiz egin ahal izango duzu. Galdera edota zalantzaren bat baduzu bota mezua laguntza-forora.