Proposamena mintza-gelarekin probak egiteko
Mintza-gela bat duzue prestakuntza gunean. Orain arte ez zegoen operatibo. Martxan jarri dut eta ikastaroko partaide guztiek duzue erabiltzeko aukera. (Pasahitza eskatzen badizue: txokoak_05). Zergatik ez dituzue zuen artean hitzorduak lotzen elkarrekin probak egiteko “modu errealean”? Taldeak, inkestak… Foro hau erabili dezakezue horretarako: https://prestakuntza.aek.eus/laguntza/lotu-hitzordua-mintza-gelarako/ Uste dut aukera polita izan daitekeela pixka bat “jolasteko”.
Moodleko jarduera nagusiak
Moodlen askoz ere arinago nabigatuko duzue ikonoei erreparatzen badiezue. Gogoratu, jarduera jakin bati dagokiola ikono bakoitza. Hari erreparatuta, besteak beste, aurreikusi ahal izango duzue zein ariketa mota topatuko duzuen, zer jarraipen mota eskatuko dizuen, non topatuko duzuen ikasleek egindakoa, feedbacka eman behar diozuen ala ez… Hasieran, oso korapilatsua dirudien arren, erabilpenak ematen duen eskarmentuari esker, […]
Ikasleek egin dutena kalifikatzeko
Ikasleak zerbaitetan hasi direla eta, agian komenigarria da birgogoratzea prestakuntza-ikastaroan ikusitako eduki batzuk. Adibidez, bideo hau, non agertzen den zelan egin behar den jardueren jarraipena eta kalifikazioa. Bideo luze samarra da, beraz, pazientzia pixka bat beharko duzue. Hala ere, nahi bezala ikus dezakezue (segidan, zatika…). ZEREGINEN FEEDBACKA Jaso laginak atalean zereginak burutu behar izan dituzte, […]
Ikastaroaren balorazioa
Moodle txokoen gaineko prestakuntza ikastaroa amaitzear den honetan, eskertuko dizuegu galdera sorta hau erantzutea. Zuen feedbackak hobetzen lagunduko digu. Eskerrik asko!
08. Moodle-txokoak: aldatu izena txokoari
Irakasle bakoitzak aukera edukiko du hainbat moldaketa egiteko bere txoko(eta)ko ezarpenetan. Adibidez, izena aldatu ahal izango dio. Ikusi bideoa: Egin proba Joan zure txokora eta aldatu izena. Nahi adina aldiz egin ahal izango duzu. Galdera edota zalantzaren bat baduzu bota mezua laguntza-forora.