Proposamena mintza-gelarekin probak egiteko
Mintza-gela bat duzue prestakuntza gunean. Orain arte ez zegoen operatibo. Martxan jarri dut eta ikastaroko partaide guztiek duzue erabiltzeko aukera. (Pasahitza eskatzen badizue: txokoak_05). Zergatik ez dituzue zuen artean hitzorduak lotzen elkarrekin probak egiteko “modu errealean”? Taldeak, inkestak… Foro hau erabili dezakezue horretarako: https://prestakuntza.aek.eus/laguntza/lotu-hitzordua-mintza-gelarako/ Uste dut aukera polita izan daitekeela pixka bat “jolasteko”.
Ikastaroaren balorazioa
Moodle txokoen gaineko prestakuntza ikastaroa amaitzear den honetan, eskertuko dizuegu galdera sorta hau erantzutea. Zuen feedbackak hobetzen lagunduko digu. Eskerrik asko!
08. Moodle-txokoak: aldatu izena txokoari
Irakasle bakoitzak aukera edukiko du hainbat moldaketa egiteko bere txoko(eta)ko ezarpenetan. Adibidez, izena aldatu ahal izango dio. Ikusi bideoa: Egin proba Joan zure txokora eta aldatu izena. Nahi adina aldiz egin ahal izango duzu. Galdera edota zalantzaren bat baduzu bota mezua laguntza-forora.