Moodle-jarduerak berrerabiltzeko modua

Hainbat proba egin ondoren zehaztua dugu zein bide erabiliko dugun online katalogoan bildutako baliabideak irakasleon eskura jartzeko. Erabiltzaileak lau urrats burutu beharko ditu. Ez da prozesu zaila, baina denbora apur bat eskatuko dio. Azpiko tutorialean zehaztuta daude lau urrats horiek nola eman behar diren.

Ikasleek egin dutena kalifikatzeko

Ikasleak zerbaitetan hasi direla eta, agian komenigarria da birgogoratzea prestakuntza-ikastaroan ikusitako eduki batzuk. Adibidez, bideo hau, non agertzen den zelan egin behar den jardueren jarraipena eta kalifikazioa. Bideo luze samarra da, beraz, pazientzia pixka bat beharko duzue. Hala ere, nahi bezala ikus dezakezue (segidan, zatika…). ZEREGINEN FEEDBACKA Jaso laginak atalean zereginak burutu behar izan dituzte, […]

Moodle-txokoen kopia nola egin

Ikasturtean zehar Moodle-txokoak izan ditugu gure talde gehienentzat. Batzuek, gainera, nahikotxo erabili dituzue zuen jardunerako, eta gaitasun digitalean trebatzeko ere balio izan dute. Kurtso bukaerara heltzen ari garen honetan, berriz, txokoen gunea garbitu eta berrabiarazi beharra dugu, espazioa libratu eta hurrengo ikasturterako prestatu ahal izateko. Beraz, hurrengo asteetan zehar norberaren Moodle-txoko(ar)en kopia egin behar da […]